Olatu Talka 2010ean sortu zen herritarren energiaren esperientzia bat izateko, dagoeneko existitzen den bizitasun hori agerian uzteko eta testuinguru ezberdinetan kontzentratzeko, 2016koa imajinatzen has gintezen. Ohikoak ez diren gauzak pentsatu eta egitean datza, gure eta besteen eskemak haustean, inertzia eta aurreiritziak ezabatzean… Harantzago joan nahi dugu, gu geu eta besteak harritzeko.
2016 Bulegoak aurrerapauso konprometitu bat eman zuen 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren izaeraren alde: “Herritarren energia-olatuak”, non pertsonak diren ardatz nagusi, sormenaren eta sorpresaren eragile.
Hautagaitzaren proiektua bezalaxe, Olatu Talka taldeko lan prozesu baten emaitza da. Pertsonak dira, azken finean, Olatu Talka eraikitzen dutenak, gehien gustatzen zaigun eta inporta zaigun hortaz hiria bustitzeko. Izan ere, herritarren bizitzaren parte den hori guztia hiriaren beraren bizitzarentzat ere ezinbestekoa baita.




