TRANS
eraldatzaileak
Eraldatzaileak eta ohikoarekin hausten dutenak: belaunaldien arteko gurutzaketa sustatzen dutenak (transgenerazionalak), edo generoen artekoak (transgeneroak), mugaz haraindi doazenak (transfronterizoak), etab.
EKO
ekontzienteak
Ekologikoak eta ekontzienteak, ingurugiroa eta ekologia kontuan hartzen dituztenak edo baliabideen ekologia eta ekonomia planteatzen dutenak. Ondo jateaz, lasaiago bizitzeaz, baliabide eta zerbitzuak partekatzeaz, etab. ari gara.
GEO
geopoetikoak
Ohiko garapen-esparrua zabaldu eta haratago doazenak, beste toki eta eremu batzuetara, eta muga geografikoak aukeratzat hartzen dituztenak: auzoen, hiri eta herrien, herrialdeen, kulturen… arteko lotura egiten dutenak.
LAB
esperimentalak
Esperimentalak eta prozesuan eraikiak, formatu txikiko tailerretan.
KOOP
kooperatiboak
Kooperatiboki, elkarlanean, egiten direnak, elkarren ondoan, helburu komun baten bila, bizilagun-komunitateen artean edo lagun-taldeen artean, eta horrelako gaiei buruz: denboraren elkartruke-esperientziak, antolaketa, autogestioa…
POP
herrikoiak
Kultura herrikoiarekin zerikusia dutenak.
NET
sarean eginak
Elkarlanean eraikiko diren jarduerak, toki ezberdinetan dauden lagunen artean, gutxi edo gehiago urrun egonda, baliabideak eta ideiak modu irekian partekatzean oinarritutako elkarlanerako sare bat osatuko dutenak.
DIY
zuk zeuk egin
“Do-it-yourself” edo “Zuk zeuk egin” filosofian oinarrituak: eskueran dituen baliabideak erabiliz objektu bat artisau-lan gisa norberak ekoiztea.




