2016 Bulegoak Olatu Talkaren, kultura ez profesionalaren jaialdiaren, hirugarren ekitaldia aurkeztu nahi du, zeina maiatzaren 11 eta 13aren bitartean herritarren energia sozial eta kulturalaren isla izango den, Donostiako kaleetan eta DSS2016Euk barne hartzen dituen beste leku batzuetan gertatuko diren hainbat jardueren bitartez.
2016 Bulegoak Olatu Talka aurkeztean etapa berri eta itxaropentsu bat bizi du: Donostia hiria joan den ekainean 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu zuen nazioarteko epaimahaiak eta, hortaz, 2016 Bulegoak kultur proiektu irabazle eta zehaztua dauka esku artean. Gainera, jaialdiaren hirugarren ekitaldia bat dator Europako Erakundeek hiria 2016ko Europako Kultur Hiriburu ofizialki izendatuko duten egunarekin, maiatzaren 10 edo 11n izango dena, aurreikusten denez.
Testuinguru horretan, Olatu Talka jaialdia xede argiekin dator: DSS2016EUren proiektua osatzen duten balioak gizarteratzea eta hedatzea, batetik, eta, bestetik, herritarrek ospa dezaten eta adieraz daitezen gune izatea.
Aurtengo Olatu Talkak nobedade bezala dakar bere energiarekin Donostiako hirigunetik haratago iristea eta deialdi berezi bat egin du auzoetako, Gipuzkoako eta DSS2016EUk barne hartzen duen gainontzeko lurraldeko herritarrek parte har dezaten. Jarduerak sakabanatu eta hedatuko egingo dira eta, horrela, jarduera-programa ez da soil-soilik hirigunean kokatuko eta lurraldeko beste tokietara ere iritsiko da, betiere herritarren parte-hartzearen eta inplikazioaren arabera.




