NOLA ERAIKIKO DA OLATU TALKAREN JARDUERA-PROGRAMA?
Olatu Talka 2012ren jarduera-programa zehatza gaur hasiko den lan-prozesu baten emaitza izango da eta, horren bitartez, bigarrengo urtez jarraian, eragileen arteko eta jardueren arteko zeharkatzea bilatuko da eta sinergiak sortzen saiatuko da. 2016 Bulegoak proposamenak jaso bezain pronto ahalbidetuko eta lagunduko du prozesu hori egiten eta prozesu bera izango da jaialdiaren hirugarren ekitaldi honen programaren identitatea definituko duena.
- Herritarrak aurretik saiatuko dira moldatzen euren proposamenak DSS2016EUren balioei 2016 Bulegotik aurtengo Olatu Talkan parte hartu nahi duten herritarrei animatu nahi diegu aurkeztuko dituzten proposamenetan antzeman dezaten DSS2016Euren zortzi balioetakoren baten espiritua edo, bestela esan, saia daitezen euren proposamenak balio horietakoren bati atxikitzen edo moldatzen.
- Proposamen bakoitza dagokion balioarekin ‛etiketatuko’ 2016 Bulegoak laguntza emango die, bideratuko eta erraztuko, herritarrei moldatze-lan horietan eta, aldi berean, lagundu egingo du proposamen bakoitza dagokion balioarekin lotzen eta etiketatzen.
- Proposamenak zeharkatuko dira artistekin eta sortzaileekin elkarlanean Ideiak eta proposamenak zeharkatzeari garrantzi berezia emango zaio. 2016 Bulegoarekin batera hautatutako artista eta sortzaileekin elkarlanean arituko dira jarduera batzuen sustatzaileak eta lan-prozesu horretan jarduerak haztea, bilakaera izatea, garatzea eta nahastea izango da xede. Olatu Talakaren programa osatuko duten ekintza horiek definituko diren prozesu hori 2016 Bulegoak jasotako proposamenak aukeratu ahala, artista eta sortzaileekin zeharkatzeko egokienak iritzitakoak, garatuko da.
Olatu Talkaren ekitaldi honetan, lan-prozesuaren helburua proiektua irudikatzen duten zortzi balioetako bakoitzari lotuta jarduera batzuk egotea lortzea da eta, modu horretara, horiek balio bakoitzaren atzean dagoen filosofiaren isla izatea. Olatu Talka 2012ren jarduera-programa, beraz, datozen urteetan hirian ikusiko denaren lehen adibide edo erreferentzia izango da, behin kultur proiektua inplementatzen hasten garenean.




